“Estatuko Agentzien” bidez antolaketarako formula berria lortzen da, autonomia eta
malgutasun handiagoa duena hala egituran nola kudeaketan; era berean, emaitzen araberako
erantzukizun-kulturan oinarritutako kontrol eta eraginkortasun mekanismoak indartzen dira. Haren
ezarpena Herri Administrazioen modernizazio eta berrikuntza prozesuaren baitan integratuta dago.
Estatuko agentziek gauzatutako jarduera analizatzea da Ebaluazio Agentziaren funtsezko
egitekoetako bat; horixe agintzen du, berariaz, zerbitzu publikoak hobetzeko estatuko Agentziei
buruzko uztailaren 18ko 28/2006 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak bere 3. atalean
Aipatu analisi horren bidez erakundea ebaluatzeko modu bat lortzen da, eta Agentziek
kalitatearen hobekuntzari dagokionez hartutako konpromisoa sendotzea du helburu.
Hona hemen horren inguruan Agentziak dituen egiteko eta eskumenak:
- Estatuko Agentzien jardueraren inguruko txostena aurkeztea, urtero, Diputatuen Kongresuan;
arreta berezia eskainiko zaio agentziek beraiek kalitatea hobetzearen inguruan harturiko
konpromisoei.
- Kudeaketa-kontratuen proposamenei buruzko informazioa ematea, kalitatearen
Kudeaketa-planari dagokionez
- Ezarri diren kalitate-programei jarraipena egitea, bai Kudeaketa-kontratuen emaitzen bidez,
bai bestelako ziurtatze-formulen bidez.
- Zerbitzu-gutunen konpromisoak betetzen direla ziurtatzea, eta lortu diren emaitza eta
aintzatespenak egiaztatzea.

DEPARTAMENTO DE CALIDAD DE LOS SERVICIOS