Ebaluazio-agentziaren eskumen eta egitekoen artean daude: kalitatean eta bikaintasunean oinarritutako ziurtagiriak luzatzea, erakunde hautagaiek aurretiaz dagokion eskaria egin eta gero, betiere.
Ebaluazio-agentziak bikaintasun-mailako ziurtagiria ematen die kalitatea kudeatzeko onartutako
programaren arabera autoebaluatu eta gero lortutako emaitzak dagokion eran frogatu dituzten
erakundeei, Aintzespen-programak aurreikusten duenez. Ziurtagiria lortzeko prozesuari buru emango
zaio zigilu bat emanez, autobeluazioa egiteko eredua nolakoa den eta Agentziak egiaztatutako
bikaintasun-maila zein den.
Ebaluazio eta Kalitatearen Agentzia sortu baino lehen Administrazio Publikoen Ministerioak
Estatuko Administrazio Orokorreko 30 erakunderi eman zien ziurtagiri bat.
Bikaintasun-maila frogatzeko 2007ko deialdian Ebaluazio eta Kalitatearen Agentziako
Lehendakaritzak agiria Estatuko Administrazio Orokorreko 9 eradunderi ematea ebaitzi zuen.
Agiria emateko prozesuan eragile batzuek parte hartzen dute, eta haien ziurtagiriek euren
gaitasun teknikoa frogatzen dute, erakusten duten jardinbideak prozesuaren zorroztasuna eta
independentzia bermatzen dituelarik.
Ebaluazio Agentziaren Zerbitzu-gutunen ziurtagiriak maila altuago bat dakar Zerbitzu-gutunen programaren baitan; horrez gain Gutunon kalitateari egindako aintzatespena ere esan nahi du, emandako zerbitzuak hobetzeko erakundeek hartutako konpromisoa erakusten baitu , erabiltzaile eta herritarren gogobetetasuna areagotuz, betiere.

DEPARTAMENTO DE CALIDAD DE LOS SERVICIOS