Administrazioa hobetu eta modernizatzeko konpromisoa hartu du Gobernuak, herritarren
beharrizanei erantzun egokia eman ahal izateko. Konpromiso horren arabera, neurri batzuk ezartzea
pentsatu da, zerbitzu publikoen kalitatea areagotze aldera.
Uztailaren 16ko 1259/1999 Errege Dekretuak (gaur egun indarrik gabe), Zerbitzu-gutunak eta
Estatuko Administrazio Orokorraren baitan Kalitateari emandako Sariak arautu zituen. Dekretu horren
bidez ezarri ziren herritarrei zerbitzua ematearen printzipioa garatzeko Estatuko Administrazioa
osatzen duten erakundeek aplikatu beharreko eduki eta estrategiak, bai eta erakunde horien
prozedura, zerbitzu eta prestazioetan etengabeko hobekuntza bermatzeko bideak ere.
Estatuko Administrazio Orokorrarentzako aipatu Kalitate Plan hori 951/2005 Errege Dekretuaren
onarpenaren bidez berrikusi eta zabaldu zen. Azken horrek ezarri zuen Estatuko Administrazio
orokorraren kalitatea hobetu eta akatsak zuzentzeko esparru orokorra. Esparru berri horrek Estatuko
Administrazio Orokorreko zerbitzu publikoak sustatu eta etengabe elkarreraginez hobetzeko
oinarrizko sei programa koordinatu eta bateratzen ditu. Eragile guztiek parte hartu dute zeregin
horretan: erabakitzaile politikoek eta goi-mailako organoek, kudeatzaileek eta gizarte zibilak.


DEPARTAMENTO DE CALIDAD DE LOS SERVICIOS