Esparru berriak Estatuko Administrazio Orokorreko zerbitzu publikoak sustatu eta etengabe
elkarreraginez hobetzeko oinarrizko sei programa koordinatu eta bateratzen ditu. Hainbat eragilek
parte hartu dute zeregin horretan: erabakitzaile politikoek eta goi-mailako organoek, kudeatzaileek
eta gizarte zibilak. Hona hemen programok, banan-banan:
Eskaria Analizatu eta erabiltzaileen gogobetetasuna ebaluatzeko programa
- Zerbitzu-gutunen programa
- Kexa eta Iradokizunen programa
- Erakundeen Kalitatea Ebaluatzeko programa
- Aintzatespen-programa (Erakundeentzako Ziurtagiri eta Sariak)
- Zerbitzu Publikoen Kalitatearen inguruko Behatokiaren programa
Kalitate-programak garatu ahal izateko, laguntzarako jarraibideak barne hartzen dituzten
gidaliburu praktiko batzuk egin dira. Gidaliburu horiek, metodologia eta kudeaketarako irizpideak
jasotzeaz gain, 951/2005 Errege Dekretua aplikatu eta garatu ahal izateko arauak ere barne hartzen
dituzte.
Administrazio Publikoaren Idazkaritza Orokorrak 2006ko otsailaren 6an emandako Ebazpenaren
bidez, uztailaren 29ko 951/2005 Errege Dekretuan ezarritako kalitate-hobekuntzaren esparru
orokorrean barne hartutako programak garatzeko ildoak onartu ziren.
Bestalde, eta zerbitzu publikoak hobetzeko Estatuko Agentziei buruzko uztailaren 18ko 28/2006
Legeak jasotzen duen baimenari jarraituta, Politika Publiko eta Zerbitzuen Kalitatearen
Ebaluaziorako Estatuko Agentziaren Estatutuak onartzen dituen 2006ko abenduaren 1eko 1418/2006
Errege Dekretuak aldatu egin zuen arestian aipatutako 951/2005 Errege Dekretua. Horrela,
Administrazio Publikorako Idazkaritza Nagusiari aurretiaz esleitutako eskumen eta gaitasunen artean
zehaztuak izan ziren ziren zeintzuk diren Politika Publiko eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko
Estatuko Agentziari dagozkionak. Agentziak bere gain hartu ditu “kudeaketa eta
zerbitzu-ematea” bezalako zereginak; hala Administrazio Publikoko erakundeei zuzenduta
(aholkularitza, metodologiaren normalizazioa, ebaluazioak, ziurtagiriak), nola herritarrei
zuzenduta (Zerbitzu Publikoen Kalitatea aztertzeko Behatokiaren bidez).








DEPARTAMENTO DE CALIDAD DE LOS SERVICIOS
