El Consejo Rector de AEVAL ha establecido, mediante Resolución de 29 de julio, el procedimiento de certificación de las Cartas de Servicios de las organizaciones de las administraciones públicas.
Zerbitzu-gutunen bidez Estatuko Administrazio Orokorra osatzen duten organo, organismo eta
erakundeek euren gaineko informazioa ematen diete herritar eta erabiltzaileei, hala nola zein diren
euren eginbeharrak, zer-nolako eskubideak dauzkaten herritarrek eta erabiktzaileek eta zerbitzuok
emateko zein den kalitateari buruzko konpromisoa.
Gida berezi batean jaso da Zerbitzu-gutunen inguruko informazio guztia: beraien deskripzioa,
tipologia eta edukia, elaborazio-prozesua, egiten zaion jarraipena, eta Zerbitzu-gutun bat
egiaztatzeko gauzatu beharreko prozedura.
Behin Estatuko Administrazio Orokorraren Zerbitzu-gutunak onartu eta gero, organo edota
erakunde bakoitzari dagokio gutun horiei buruzko informazioa hedatzea, erabiltzaile guztiek
ezagutzeko modukoak izan daitezen, bai ministerio bakoitzean herritarrei arreta emateko dagoen
informazio zerbitzuaren bitartez, bai Internet bidez.
Zerbitzu-gutunen Egiaztapena egin ahal izateko, ebaluazio-prozedura bat gauzatu behar da
aurretiaz; prozedura horren bidez, Politika Publiko eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Agentziak
bermatu egiten du gutun horiek ziurtagiri-protokoloan ezarritako baldintzak betetzen dituztela.
Egiaztapen-prozedura hori, Gutunaren beraren edukiaren gainean ez ezik, honako aldeen
inguruan ere egingo da: prozedura egiteko unean erabilitako metodologia eta burututako lana,
kalitate-konpromisoen betetze-maila eta konpromiso horien adierazleei eginiko jarraipena, bai eta
aldian-aldian berrikuspena egiteko ezarri diren irizpideei buruzkoa ere.
La Resolución de 29 de julio de 2009, del Consejo Rector de la Agencia de Evaluación y
Calidad establece el procedimiento de certificación de las Cartas de Servicios.


DEPARTAMENTO DE CALIDAD DE LOS SERVICIOS