Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas

Agencia de evaluación y calidad

Disminuir tamaño de letra Tamaño de letra normal Aumentar tamaño de letra
Buscador Aeval

Erakundeen kalitatea ebaluatzeko programa

Herritarrei eman beharreko zerbitzuen kalitatea hobetzeko beharrezkoa da haiek nola ematen diren jakitea, baita kudeaketa-jardunbide egokiak zein diren eta zein alderdi aldatu behar diren, zerbitzuok kudeatu eta banatzeaz arduratzen diren erakundeen emaitzak hobetuko baldin badira. Horregatik, Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea ebaluatzea nahitaezko osagarri bilakatu da Administrazioak gizartearen bilakaerak eta herritarren esakerek ekarritako erronkei egoki aurre egin diezaien; gainera, horri esker herritarrak erabakien muinean egotera iritsiko dira.

Berrelikatzeko mota edota mekanismoak askotarikoak dira, erakundearen dimentsioaren edo erabilitako irizpideen arabera; esaterako, ekonomia eta finantza arloko kontrola, kudeaketa-kontrola edota kalitatearen/bikaintasunaren ebaluazioa. Azken hori, prozeduren diagnostiko integralean oinarritzen da, bai eta erakundearen emaitzek eragiten dituen gainerako taldeen gain ere.

Estatuko Administrazio Orokorra osatzen duten erakundeen jarduera eta emaitza guztiak ebaluatu egingo dira, Administrazio Publikorako Idazkaritza Orokorrak 2006ko otsailaren 6ko Ebazpenean ezarritako kalitatea kudeatzeko ereduen arabera. Ebazpen horren bidez onartu ziren uztailaren 29ko 951/2005 Errege Dekretuan jasotako kalitatearen hobekuntzari buruzko esparru orokorreko programak garatzeko jarraibideak, herritarrei eskainitako kalitate-mailaren inguruko informazio lortu aldera. Aipatu ebaluazio hori bi mailatan banatzen da: auto-ebaluazioa eta kanpo ebaluazioa.


Haiek burutzeko kudeaketa-eredu batzuk onartuta daude:


* EFQM Bikaintasun Eredua
* Ebaluaketarako Esparru Komuna, CAF.
* Prestakuntza, Ikaskuntza eta Hobekuntzarako EVAM eredua, APM-k diseinatua eta Ebaluazio eta Kalitatearen Agentziak garatutua.


Estatuko Administrazio Orokorraren organoek, haren Erakunde autonomoek eta Gizarte Segurantzako Erakunde Kudeatzaile eta Zerbitzu Komunek, aipatu ereduetan egokiena aukeratuko dute euren kalitatea ebaluatze aldera orduan. Aukeraketa hori bakoitzaren egoararen eta beharrizanen arabera egingo da.

Agencia Estatal de Evaluación de las Políticas Públicas y la Calidad de los Servicios