Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas

Agencia de evaluación y calidad

Disminuir tamaño de letra Tamaño de letra normal Aumentar tamaño de letra
Buscador Aeval

Zerbitzu Publikoen kalitatea aztertzeko Behatokia

Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Behatokia zerbitzu publikoak diseinatzeko orduan herritarrek informazioa izan eta nahiz parte har dezaten plataforma da, eta honako helburu hauek ditu:  

- Zerbitzu publikoen kalitatea aztertzea herritarren ikuspegitik, haiek hobetzeko ekimen orokorrak proposatuz.  

- Unean-unean gizartean eskari gehien izan edota garrantzia gehien duten zerbitzu publikoak sakonki aztertzea.  

- Herritarrei zerbitzuen kalitateari buruzko informazio orokorra ematea.  

- Herritarrek parte hartzeko foro bat ahalbideratzea.  

Zerbitzu Publikoen funtzionamendu integral bati buruzko ikuspegia ematea Behatokiaren helburua da; horretarako, harekin zerikusia daukaten eragile guztiek hartzen dute parte, eta gai horren inguruan interesa duten taldeei jakinarazi eta hedatzen dira, herritarrei batez ere.  

Helburua hura izanda, kalitatea hobetzeko esparru-markoaren baitan dauden programak aplikatzetik lortutako informazioa bilduko du Behatokiak, Moderniza Planean aurreikusitako zeharkako programek duten ezarpen-maila eta eragina: (administrazio elektronikoa, administrazioa soiltzea, enpresak sortu eta jartzeko administrazio-zamak murriztea, etab); baita bestelakorik ere: ezagutzaren gizartea bultzatzearekin eta lehiakortasuna sustatzearekin lotutakoak, gizartean eragin gehien duten zerbitzu publikoak ematen dituzten erakunde edota organo publikoei buruzko datuak, baldin eta horiei buruzko analisi xehea egiten bada; agente sozioekonomiko eta kalitate nahiz bikaintasunarekin loturiko erakunde eta elkarteek emandako informazioa CISekin hitzartutako hitzarmenaren bidez, bai eta zerbitzu publikoak emateko unean funtzionamendua ebaluatu eta kalitatea aztertzeko bestelako datu garrantzitsuak ere.  

Era berean, foro bat baino gehiagotan aditzera ematen diren zerbitzuen inguruko aktualitateko gai interesgarriei buruz herritarrek dituzten jakinminak ere barne hartuko ditu, batez ere, egiteko hori burutu aldera web orrialde honetan sortu den eremuan.  

Azkenik, lortutako informazioarekin, Zerbitzu publikoen kalitateari buruzko txosten bat prestatuko da. Txosten horretan integratu eta analizatuko da aurreko puntuetan jasotako informazio guztia. Txosten hori urtero prestatu eta zabalduko da. Emaitza eta ondorioez gain, zerbitzu publikoen funtzionamenduari buruzko hobekuntza proposamen nahiz gomendioak ere jasoko dira, gai horren inguruan erabakiak hartu nahi dituenarentzat informazioa emango duen tresna izatea baita azken helburua.  

Burututako analisien emaitzak aldian-aldian argitaratuko dira.  

Contacto

DEPARTAMENTO DE CALIDAD DE LOS SERVICIOS

C/Príncipe de Vergara, 108, 3ª Planta
28002 Madrid
Teléfono: 91 2732864
Fax. (+34) 91 4112685
calidad@aeval.es  


Agencia Estatal de Evaluación de las Políticas Públicas y la Calidad de los Servicios