Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas

Agencia de evaluación y calidad

Disminuir tamaño de letra Tamaño de letra normal Aumentar tamaño de letra
Buscador Aeval

Zer da kalitatea?

Erakunde publikoen esparruan, kalitatearen kontzeptua guztiz zabala da gaur egun; erakunde osoan aplikatzen den kudeaketa-esparru integrala osatzen du, “bikaintasun” kontzeptua barne. Printzipio ugari barne hartzen dira bertan: emaitzei eta herritar/bezeroari begira erakundearen beraren joera, lidergoa eta koherentzia, prozesu eta egitateen kudeaketa, pertsonen garapen eta inplikazioa, prestakuntza, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, elkartasunaren garapena, gardentasuna, parte hartzea eta gizarte erantzukizuna.

Helburu estrategikoak eskuratzea ahalbideratzen duen tresna da Bikaintasuna; hau da, Administrazio Publikoa modernizatu nahiz berriztatzen ditu, balore berriak sortu eta herritarren betebeharrak modu egokiagoan ase ahal izateko.

Zerbitzu publikoen kalitatea

Testuinguru horretan, beraz, Ebaluazio eta Kalitaterako Agentziak Administrazio Publikoa osatzen duten instituzioen kalitatea sustatzea du helburu, honako xedeekin:

- Eragile publikoei informazioa eskaintzea, zerbitzu publikoa emateko unean erabakirik denik eta egokiena hartzeko gaitasuna izan dezaten

- Erakunde publikoen prestakuntza sustatu eta antolaketa hobetzea, ordura arteko etekina gehituz

- Administrazioak herritarrenganako duen arreta areagotzea, zerbitzu hobeagoa eman ahal izateko

Zerbitzuen kalitateari dagokionez Agentziak izan behar duen jarduera, Estatuko Administrazio Orokorrak Kalitatea Hobetzeko Esparru Orokorra deritzonaren bidez arautu da (uztailaren 29ko 951/2005 Errege Dekretua), eta oinarrizko sei programaz osatuta dago.

Aipatu Errege Dekretuarekin eta Estatutuekin bat etorriz, Agentziaren funtzioak hiru mailatan sailkatu daitezke; hauek dira maila horiek:

 Instituzioen kalitate-kultura sustatzea, kudeaketa publikoaren arlo guztiei dagokienez

 - Zerbitzu publiko jakin batzuek eta estatuko agentziek gauzatutako jarduerak ebaluatzea, bai eta kalitatea, bikaintasunean nahiz jarduera egokietan oinarritutako ziurtagiriak luzatzea ere

- Herritarren informazio-eskubidea eta parte hartzea sustatuko duen esparrua sortzea; horrela, zerbitzu publikoek zer nolako kalitatea duten jakinaraziko zaie, aldian-aldiko txostenen bidez, hala herritarrei nola eragile publikoei.

Contacto

DEPARTAMENTO DE CALIDAD DE LOS SERVICIOS

C/Príncipe de Vergara, 108, 3ª Planta
28002 Madrid
Teléfono: 91 2732864
Fax. (+34) 91 4112685
calidad@aeval.es  


Agencia Estatal de Evaluación de las Políticas Públicas y la Calidad de los Servicios