Agentzia, balio erantsia ematen duen erreferentziazko instituzioa
Ebaluazioa gobernuen agendetan barne hartzea da instituzionaltasunaren helburua, bai eta
politika publikoen prestakuntza-prozesua ere, gobernurako faktore garrantzitsu moduan. Era berean,
herritarren parte hartzea sustatzen da, bai eta gizarte eragile guztiena ere. Ebaluazio-kultura
eraikitzeak esan nahi du ebaluazioaren erabili behar dela Herri Administrazioen ohiko jarduera
instituzionaletan.
Politika Publiko eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Estatuko Agentzia sortzea elementu
erabat garrantzitsua izan da Espainiako ebaluazioa instituzionalizatzeari dagokionez. Lehenago ere
ebaluazioak burutzen zituzten instituzioak baziren ere, horien dimentsioa sektoriala edota gastuen
politikarekin lotutakoa zen gehienbat. Agentziaren bidez garrantzia handiagoa ematen zaio modu
globalari, administrazioen artean aberasteko esparru erkide baten baitan, alegia.
Ebaluazio-agentziak erreferentziazko erakunde bilakatzea du helburu, organo bakoitzarekin
parte hartze eta lankidetza ikuspegi zabal baten bidez mantenduz, bai Estatu Mailan, bai Autonomia
Erkidegoan, bai Tokian Tokiko Administrazioan.
Era berean, kalitatea ebaluatu eta kudeatzeko instituzionalizazio prozesua Estatuko
Administrazioaren Kalitatea Hobetzeari buruzko uztailaren 29ko 951/2005 Errege Dekretuaren bidez
garatu da Espainian, bai eta 2005eko otsailaren 25eko Ministro Kontseiluaren Erabakiaren bidez
agindutako analisi-lanen bidez ere; azken erabaki horren bidez onartu dira produktibitatearen
sustapena abiarazteko neurriak.

DEPARTAMENTO DE EVALUACIÓN