Estatuko Administrazio Orokorraren (EAO) ebaluazio-esperientzia esanguratsuenen artean,
gizarte-politika, osasun, hezkuntza eta teknologian oinarritutakoak daude; programen efikazia eta
horien eragin sozialaz arduratzen dira, bai eta ematen dituzten zerbitzuen kalitateaz ere. Horiek
guztiak esparru sektorial eta espezializatuari dagozkio. ANECA (Kalitatea eta Egiaztapena
Ebaluatzeko Agentzia Nazionala) eta Ebaluazio Institutua (garai bateko INECSE) hezkuntza arloan;
Osasun Sistema Nazionalaren Kalitate Agentzia, osasun arloan; INEM eta Estatuko Enplegu Publikorako
Zerbitzua lan eta enplegu arloan; ANEP (Ebaluazio eta Prospekziorako Agentzia Nazionala) zientzia,
teknologia eta I+G+B proiektuei dagokienez, edota Garapenerako Politiken Ebaluaketa eta Plangintzen
Zuzendaritza Nagusia, garapenerako nazioarteko lankidetzari dagokionez.
Ezin ahaztu, era berean, ebaluazioarekin lotutako jarduerak burutzen dituzten erakunde
publiko nahiz pribatuen bestelako ekarpen baliotsuak(Ebaluazio-sozietateak, Ikerketa Institutuak,
Unibertsitateak...), ez eta Autonomia Erkidego nahiz Tokian Tokiko Administrazio batzuek garatzen
dituzten jarduera ere.
Horrez gain, honako erreferentziazko esperientziak ere badaude, besteak beste:
• Erkidegoko funtsen izendapen eta enpleguaren ebaluazioa, Ekonomia eta Ogasun
Ministerioak gai horren inguruko araketaren arabera egindakoa.
• Herri Administrazioen Ministerioak sustatutako zerbitzuen kalitatearen inguruko
ebaluazioa. Horren helburua da, herritarren gogobetetasun-maila igotzea, erakunde publikoen bezerak
diren heinean, bai eta Zerbitzuen Ikuskaritza lanak burutzea re Administrazioaren lurralde-eremu
guztietan.
• Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiak eta Estatuko Administrazio Orokorraren Esku
Hartzeak Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren bidez garatzen duen aurrekontu, kontabiliotate,
legezkotasun eta gastuen nahiz aurrekontu-politikaren aurrekontu-kontrola.
• Jurisdikzio eta fiskaltza eginkizunak; horren bidez garatzen du kontuen Auzitegiak
sektore publikoaren jarduera ekonomiko-finantzarioaren kanpo-kontrola.
• Aurrekoari gehitu behar zaizkio, ex ante deritzen ebaluazio funtzioak edota
esku-hartzeen eraginak duen analisia; memoria jusifikatibo eta ekonomikoetan jasotzen dira horiek
guztiak, eta gobernuaren arau-proposamenak dauden bakoitzean idatzi behar dira.

DEPARTAMENTO DE EVALUACIÓN