Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas

Agencia de evaluación y calidad

Disminuir tamaño de letra Tamaño de letra normal Aumentar tamaño de letra
Buscador Aeval

Politika Publikoen Ebaluazioa

Ebaluazio orok sistema berberari jarraitu ohi dio: behaketa, neurria, analisia eta interpretazioa. Horrek guztiak esku hartze publikoa egin behar den ala ez jakitea du helburu, bai arau baten bidez, programa bidez, plan nahiz politika bidez. Ebidentzietan oinarritutako balorazioko irizpena egiten da, beraz, diseinuari dagokionez, praktikan jartzeari buruz, eta baita efektu, emaitza eta eraginen inguruan ere. Ebaluazioaren azken helburua da erabilgarria izatea, bai erabakitzaileentzat, bai kudeatzaile publikoentzat, bai herritarrentzat.

Planteamendu eta joera guztien aniztasuna onartuta, eta ebaluazioaren azken helburua (gizarte-onura) ahaztu gabe, honako puntuak hartu behar dira kontuan politika publikoen ebaluazioari dagokionez:

  • Nortasun propioa duen berariazko jarduera da ebaluazioa. Gainera, antzeko beste batzuetatik desberdindu beharra dugu, hala nola, barne-kontrola, finantza-ikuskaritza, kudeaketa-ikuskaritza edota aurrekontu-kontrola. Hala ere, esan beharra dago bata eta besteak elkarren osagarriak direla.
  • Agentziaren ustez jarduera instituzionala da ebaluazioa, gobernatzeko proiektu politiko baten baitan sartu beharrekoa, administrazioa modernizatu eta berritzeko helburua duena.
  • Ebidentzia eta erreferentziazko irizpideetan oinarritutako baloraziozko irizpenak barne hartzen ditu ebaluazioak, eta ez legoke azalpen edota neurketa xume baten bidez ordezkatzerik.
  • Ebaluazioak gizarte zientzietako tresnak erabiltzen ditu (kuantitatiboak eta kualitatiboak), bai eta kudeaketa-publikorako teknikak ere. Informazioa tratatzeko metodo zorrotza aplikatzen du, sistematikoki, aztertzen diharduen errealitatea ahalik eta hoberen ezagutze aldera.
  • Ebaluazioa diseinuaren edota aplikazioaren ingurukoa izan daiteke, bai eta esku hartze publikoa garatu eta burutzeari buruzkoa ere. Aztertzen duen esku hartze publikoaren gaineko ikaskuntza eta ezaguera integrala lortu nahi du.
  • Politika eta demokrazia aldeei erantzungo die (gobernuaren erantzukizun eta gardentasuna), bai eta estrategia eta kudeaketa alderdiei ere (hobekuntza erabakiak hartu eta kudeaketa burutzerakoan).
  • Ez da iraganari begira dagoen tresna eragiletzat bakarrik hartuko, garai batean bezala; aitzitik, Estrategia eta prospekziorako tresna gisa ere erabili nahi da.
  • Ebaluazioa pluralista dela esan ohi da, eragile garrantzitsuenen atzemate eta balorazio mekanismoen gain arbitro-lanak burutzen baititu.
  • Gizarteari zerbitzu hobea ematea du azken helburu, sektore publikoa eragingarriagoa bilakatu eta kalitate demokratikoa perfekzionatuz.

Contacto

DEPARTAMENTO DE EVALUACIÓN

C/Príncipe de Vergara, 108, 2ª Planta
28002 Madrid
Teléfono: 91 2732871
Fax. (+34) 91 4114171
evaluacion@aeval.es  


Agencia Estatal de Evaluación de las Políticas Públicas y la Calidad de los Servicios