Politika publiko eta programen ebaluazioak, normalean, auto-arautzeko hainbat modu izan ohi
ditu. Herrialde eta erakunde ugaritan arau edota manuen itxura hartu du, generikoki
“kode” izenaz ezagutzen direnak, alegia.
Estatu Batuetako Joint Committee for Educational Evaluation delakoa izan zen ebaluazioaren
esparruan onartu zen lehendabiziko kodea; 1981ekoa da (1994an eguneratu bada ere) eta influentzia
nahiz hedapen handia izan duen lehen errefetente historikotzat hartu dezakegu.
Badira kodeez hitz egiterakoen erabiltzen diren beste izen batzuk ere: printzipioak,
estandarrak eta orientabideak. Horietako bakoitzak, baditu bere xehetasunak:
- Printzipioak (principles): Ebaluatzaileek izan beharreko jokabideak zehazten ditu, bai eta
ebaluazioak berak bete beharreko atributuak ere (estandarretan baino zehaztasun gutxiagorekin, hala
ere). Izen hori hartu dute ebaluazioaren Erakunde amerikarrak nahiz frantziarrak, bai eta CDEk ere.
- Estandarrak (standards): Ebaluazio on batek eduki eta bete behar dituen atributuak zehazten
ditu. Printzipioak baino zehatzagoak izan ohi dira. Izen hori erabiltzen dute honako hauek: Joint
Committee delakoak, Alemania eta Suitzako ebaluazio erakundeek eta NBEk.
- Orientabideak (guidelines): Printzipio eta estandarrak betetzeko errezetak, hau da,
jarraibideak. Izen hori erabiltzen dute honakoek: Italia, Erresuma Batua, Afrika, Australasia eta
Kanadako erakunde te alkarteek, eta Garapenerako Nazio Batuen Programak (PNUD).
NBEren kasuan, bere estandar propioak edukitzeaz gain, baditu bestelako dokumentu batzuk ere,
“arau” (norms) izenarekin ezagutzen direnak: Norms for Evaluation in the UN System,
2005.
Hona hemen indarrean dauden ebaluazio-kode garrantzitsuenak:
- Guidelines for Good Practice in Evaluation.United Kingdom Evaluation Society. Reino Unido. 2003
- Evaluation Standards.German Evaluation Society (Degeval). Alemania. 2001.
- Evaluation Standards. Swiss Evaluation Society. Suiza. 2001
- Linee Guida per un Codice Deontologico del Valutatore. Associazione Italiana di Valutazione. Italia.
- La Charte de l´évaluation des politiques publiques et des programmes publics. Société française de l’évaluation. Francia. 2006.
- Guidelines for the Ethical Conduct of Evaluations. 2002.Code of Ethics. 2000. Sociedad Australasiática de Evaluación. Australia-Nueva Zelanda
- The African Evaluation Guidelines. African Evaluation Association. Varios países. 2002
- Guidelines for Ethical Conduct /Lignes directrices de la SEÉ en matière d’éthique. Sociedad Canadiense de Evaluación.1996
- Guiding Principles for Evaluators. American Evaluation Association. EE.UU. 2004
- Program Evaluation Standards. 1994.Personnel Evaluation Standards. 1988. Joint Committee for Educational Evaluation. Western Michigan University. EE.UU.
- Evaluating EU Activities: A Practical Guide for the Commission Services. Comisión Europea. Dirección General de Presupuestos. 2004
- Review of the DAC[1] Principles for Evaluation of Development Assistance. 1998. DAC Evaluation Quality Standards (test phase) 2006.OCDE
- Norms for Evaluation in the UN System. ONU. 2005. Standards for Evaluation in the UN System
United Nations Evaluation Group. ONU.2005
--------------------------------------------------------------------------------
[1]Development Assistance Committee. OCDE

















DEPARTAMENTO DE EVALUACIÓN