Ebaluazioak honakoan datza, zehatz-mehatz: planifikazioa, informazio-bilketa, horren tratamentua eta interpretazioa bermatuko dituen metodoa sistematikoki aplikatzean alegia; modu horretara, zorroztasun eta eraginkortasunez eman ahal izango da dagokion balio-judizioa.
Metodoa da jarduera zehzteko erabiltzen den tresna estrategikoa; tresna teknikoen bidez, berriz,
aurrekoa burutzeko eragikera eskaintzen da.
Ebaluazioak gizarte zientzietako tresnak erabiltzen ditu (kualntitaiboak eta kualitatiboak);
bai eta kudeaketa publikoaren teknikak ere. Aztertzen duen errealitatea ahalik eta ondoen ezagutzea
da azken helburua.
Agentziak laguntza-tresna baino ez du izan nahi zeregin horretan; horretarako, metodologia
ugari eskaintzen dizkie ebaluatzaileei. Era berean, arreta berezia emango zaie metodologia berrien
garapenari, politika publikoak garatzen diren eremu konplexu eta dimentsio anitzekoari tratamendu
egokiagoa ematea ahalbideratuz.
Edozein kasutan, metodologiak honako premisei emango die erantzuna:
- Edozein motako dogmatismo metodologiko gainditzea
- Eragile desbedinek izan ditzakete pertzepzio, iritzi eta balorazioak barne hartzea
ebaluazioaren elementu aipagarri gisa.
- Planteamentu pluralista, eragile garrantzitsuen parte hartzea helburu duena.
- Ebaluazioaren emaitzak erabiltzeko konpromisoa hartzea, horretarako neurri egokiak
sustatuz.

DEPARTAMENTO DE EVALUACIÓN