Ebaluazioak burutzeko, beste antzeko analisi eta teknika batzuk ere gauzatzen dira, hala nola,
kontrola, kudeaketa-analisia, jarraipena, “benchmarking” delakoa, aholkularitza,
ikerketa aplikatua edota ikuskaritza; eta oso erraza izan ohi da ebaluazioarekin nahastea. Hala
ere, halabeharrez, politika publikoen emaitza eta eraginei erabat lotuta dago, ikuspegi osoago
baten bidez.
Ebaluazioa eta beste kontrol-motak desberdintzeko (adostasuna eta kudeaketa-analisia), akzio
publikoari aplikatu zaion ikuspegia hartuko da kontuan. Kontrola eta ikuskaritza, analizatu den
sistemaren barne-araudiari dagozkie (kontabilitate-araueak, juridikoak edota
funtzionamendu-arauak); ebaluazioaren bidez, bestalde, dagokion ekintzaren emaitza eta eragin nahiz
helburuen kanpo –ikuspegi bat lortu nahi da.
Ebaluazioak, hala ere, honakoak barne har litzake: auditoria, jarraipe-txostenak,
kudeaketa-kontrola, bai eta aztertutako errealitateari eragiten dioten azterketa soziologikoak ere,
neurtu, interpretatu eta baloratu nahi diren efektuen inguruko datuak eskaintzen dituzten heinean.
Ebaluazioaren helburua ez da aipatu egitekoak burutzen dituzten eragile indibidualak epaitzea,
erantzukizunean eta gardentasunean oinarritutako kultura sustatzea baizik.
Ebaluazioaren eta ikerketa aplikatuaren arteko aldea balio-judizioan dago, bai eta eskabide
politiko eta administratiboei azkar erantzuteko beharrean ere.

DEPARTAMENTO DE EVALUACIÓN