Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas

Agencia de evaluación y calidad

Disminuir tamaño de letra Tamaño de letra normal Aumentar tamaño de letra
Buscador Aeval

Ebaluazioaren ikuspegi historikoa

Hainbat aldi edota garai izan ditu ebaluazioak. Horietako bakoitzari ikuspegi ebaluatzaile jakin bat eta definizio bana dagozkio. Horietako batzuetan, garrantzitsuagoa da ekintza publikoa “neurtzea” “baloratzea” baino; beste batzuentzat, nahikoa da formalitate burokratiko eta deskriptiboei erantzuna ematea. Beste batzuen ustez, azkenik, erakundeak, politika publikoak nahiz gizartea bera aldatzeko izaera ere badu ebaluazioak.

Lehenengo aldia : Hastapenetik 60ko hamarkadara arte

Ebaluazioa AABBetan jaio zen, duela 30 urte. Hasiera batean hezkuntza eta azpiegiturei buruzko programak aztertzen bazituen ere, 60ko hamarkada heldu orduko azterketa horien esparrua hedatu egin zen.

Hamarkada horren azken aldean, eta Estatuaren legezkotasunak orduan jasaten zuen krisiarekin aldi berean, zientzia eta esperimentalismoaren legitimazio aktibo bat bilatzeari ekin zitzaion, ikuspegi metodologiko nagusi bilakatu zelarik. Ebaluazioak, kudeaketa publikoaren emaitzak neurtu eta zenbatzea esan nahi zuen, eta kudeatzaileen mendekoa zen, esklusiboki.

Europako herrialdeetan, kontzeptualizazio eta ikaskuntzatik abiatuta hasi zen zabaltzen politika publikoen ebaluazioa; EEBBetatik etorri zen joera hori, hain zuzen ere.

Bigarren aldia: 60ko hamarkadatik 70ko hamarkadara

Programa publikoen tresna deskriptibo bat izatera pasatzen da ebaluazioa, eta gizarteko arazoak konpontzea du helburu, politika eta aurrekontuak berbideratzeko instrumentu politikoa den heinean. Administrazioaren beraren nahiz gobernuen barne-ebaluazioak egiten ziren orduan, gehienbat.

Hirugarren aldia : 80. hamarkada

Ebaluazioa Parlamentuen interesekoa bilakatzen da, politika eta programen inguruan egindako judizioarekin koparatuz. Horien helburuetan finkatzeaz gain, esku-hartze publikoaren bidezko gizarte-eraginetan ere finkatzen da, ondorioz.

Europan, Estatukideen garapen eta orekarako Europako Erkidegoko Egiturazko Fondoak sakonago kudeatu eta kontrolatu zirenez, ebaluazio-sistemek susperraldia bizi izan zuten, gizarte zibilera, gobernuz kanpoko erakundeetara eta abarrera zabalduz.

Gaur egun, era askotariko ikuspegi akademiko eta profesionaletatik ikusten du Europako Batasunak ebaluazioa; esan liteke, gainera, asko ere gehiago instituzionalizatu dela Europaren iparraldeko herrialdeetan.

Laugarren aldia : 90. hamarkada

Gizarte eragile guztien balio edota interesen araberako prozesu baten baitan kokatzen da ebaluazioa. Testuinguru horretan, ebaluazioaren aldeko joera edota korronteak sortzen dira Europar Batasuneko herrialde gehienetan; Ebaluaketaz arduratzen diren Institutu edota Erakundeak sortzeaz gain, duela hamarkada batetik hona ezagutza eta esperientzietan oinarritutako mugimendu zabal bat sortu da, elkartrukerako sareen bidez dinamizatzen dena.

Contacto

DEPARTAMENTO DE EVALUACIÓN

C/Príncipe de Vergara, 108, 2ª Planta
28002 Madrid
Teléfono: 91 2732871
Fax. (+34) 91 4114171
evaluacion@aeval.es  


Agencia Estatal de Evaluación de las Políticas Públicas y la Calidad de los Servicios