Programa eta politika publikoak ebaluatzeko esparruan badira hainbat sailkapen eta tipologia,
sarri askotan beraien artean nahasten direnak. Azken horiek aldatu egin daitezke, erabiltzen den
paradigmaren arabera, jasotzaileen arabera, denborazko perspektibaren arabera, edukien arabera
edota aurreko horien guztien arteko konbinazio batek eraginda. Hona hemen laguntzarako sailkapen
txiki bat, guztiak aipatu gabe geratuko badira ere:
Paradigmaren arabera:
- Ebaluazio klasikoa, razionalista, positibista, esperimentalista, helburuetan
oinarritutakoa.
- Ebaluazio pluralista, parte hartzailea, eraikitzailea
Ekintza zein arlotari zezenduta dagoen:
- Ebaluazio estrategikoa
- Ebaluazio eragilea
Helburuaren arabera:
- Prestakuntzarako ebaluazioa
-Laburbiltzeko ebaluazioa, konklusiboa edo emaitzetan oinarritutakoa
Denbora-perspektibaren arabera:
- Ex ante ebaluazioa
- Tarteko ebaluazioa
- Ex post ebaluazioa
Ebaluatzaileei dagokienez:
- Barne-ebaluazioa
- Kanpo-ebaluazioa
- Ebaluazio mistoa
Edukien arabera:
- Beharrizanen ebaluazioa
- Kontzeptuen ebaluazioa edota politika nahiz programaren diseinua
- Ebaluagarritasunaren ebaluazioa
- Estaldura-ebaluazioa
- Inplementazio ebaluazioa
- Emaitzen ebaluazioa
- Eraginaren ebaluazioa
Metaebaluazioa
Ebaluazioen sintesia

DEPARTAMENTO DE EVALUACIÓN