Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas

Agencia de evaluación y calidad

Disminuir tamaño de letra Tamaño de letra normal Aumentar tamaño de letra
Buscador Aeval

Aurkezpena

Politika Publiko eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Estatuko Agentziak jarduera instituzional garrantzitsua gauzatzen du; jarduera horretan bateratzen dira: zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko borondatea, baliabide publikoen erabilera arrazionalizatzea eta herritarrei dagozkien azalpenak ematea. Ildo horretan, esku-hartze publikoaren efektu eta emaitzak ezagutzeko funtsezko tresna da ebaluazioa. Laburbilduz, gobernu egokia lortzeko tresna da.

Zerbitzu publikoak hobetzeko Estatuko Agentziei buruzko uztailaren 18ko 28/2006 Legean arautzen diren erakunde publikoen artekoa da Agentzia. Lege horretan aipatzen direnetatik lehenengoa da, hain zuzen ere; kudeaketa publiko berri baten eredua islatu nahi du, eta Administrazio Publikoen modernizazio eta berrikuntza prozesu zabal batean integratuta dago, Europako Batasunak gobernu egokirako ezarri dituen printzipioekin bat etorriz; hau da, erantzukizuna, eraginkortasuna, parte-hartzea eta koherentzia.

Hauek dira Agentziaren helburuak:
- Politika eta programa publikoek gizartean duten eraginaren gaineko ezagutza areagotzea eta zerbitzu publikoak hobetzea.

- Gastu publikoaren razionalizazioa sustatzea eta baliabideen erabilera optimizatzea.

- Espainiar ekonomiaren produktibitate eta lehiakortasuna bultzatzea, oztopo burokratikoak saihestuz.

- Kontu-emateak areagotzea, herritarrei dagokienez eta demokraziaren kalitateari dagokionez, gardentasuna eta parte-hartzea sustatuz.

Estatuko Agentzia sortzearen inguruan Adituen Batzordeak egindako Txostenean jaso da Espainian nahiz nazioarteko erreferentziazko herrialdeetan burututako ebaluazioaren analisi xehea, bai eta horren inguruko gogoeta metodologiko eta instituzionalak ere. Aipatu Batzorde hori izan zen, hain zuzen ere, Ebaluazio Agentzia sortzeko eman zen lehenengo urratsa. Juan Antonio Garde izan zen lehendakaria, eta diziplina anitzetako akademia-gizon eta profesionalek parte hartu zuten bertan, bai eta kudeatzaile publiko esanguratsuek ere.

Jarraian, eta Gobernuak hartutako konpromisoari jarraiki, Politika Publiko eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Estatuko Agentzia sortu zen, 2007ko urtarrilaren 1ean.

Información relacioada

04-09-2008
Contrato de gestión y plan de acción anual
El Contrato de gestión regula la actividad de la Agencia y las relaciones recíprocas entre la misma y la Administración General del Estado para la financiación de dicha actividad, en el marco de la legislación vigente.
01-12-2006
Objeto
Normativa que regula el objeto de la Agencia Estatal de Evaluación

Contacto

POLITIKA PUBLIKO ETA ZERBITZUEN KALITATEA EBALUATZEKO ESTATUKO AGENTZIA.

C/ Príncipe de Vergara, 108, 4ª Planta
28002 Madrid
Fax. (+34) 91 564 50 11

Teléfonos de contacto:
Presidencia: 91273 28 66
Departamento de Calidad: 91273 28 64
Departamento de Evaluación: 912732871
Departamento de Gerencia: 91 273 28 67
Dirección de Planificación y
Relaciones Institucionales: 91273 28 69


Agencia Estatal de Evaluación de las Políticas Públicas y la Calidad de los Servicios